UDALA eta HERRIRA

Pasadan plenoan, udalak HERRIRA taldeak aurkeztutako mozioa onartu zan.

BILDUk alde bozkatu zuen eta PNVek kontra.

Hau dela eta, UDALAk deialdia zabaldu dau datorren barikuan egingo den konzentrazioa joateko.

BILDUk  bat egiten dau deialdiagaz.

Hemen    HERRIAren   mozioa:

Nahi baino urte gehiago daramagu presoen eskubideak aldarrikatzen; urteak, presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen; urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen. Oraindik, ez Madrilek, ez Parisek, ez dute egoera berriaren neurriko urratsik eman; presoen dispertsioak bere horretan dirau; senideek hamaika kilometro egiten jarraitzen dute; hamarnaka euskal presok, Parot doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute; eta gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute.

 

Larrabetzun ere hiru preso politiko  ditugu: Josu Ginea, Endika Perez eta Josemigel Etxeandia.  Herritik oso urrun hirurak. Senide eta lagunak astero ia 1.000 km. egin behar dituzte 40 minutuz beraiekin komunikatzeko.

Urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioan 110.000 lagun bildu ginen  zilegi eta ezinbestekoa dan Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua exijitzeko, hala nola, dispertsioaren amaiera, eta preso guztien Euskal Herriratzea, baita gaixotasun larriak dituzten presoak eta zigorra beteta dutenak ere askatzea exijitzeko.

Nazioarteko adituen adierazpena ezin argiagoa da: “Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin”.

Izan ere, munduan eman diren prozesu politiko anitzetan bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio. Myanmarren, laugarren amnistia eman berri du Gobernuak eta 651 preso askatu ditu oraingo honetan, prozesua bultzatzeko; Nazio Batuen Erakundeak txalotu egin du neurria.  Hemengo prozesuan ere preso politikoak  parte izan behar dute, ziklo bat behin betikoz ixteko eta etorkizunean aske eginen gaituen ziklo berria zabaltzeko.

Hortara, Larrabetzuko Udalbatzari honako puntu hauek onartzea eskatzen diogu:

MOZIOA

1-      Larrabetzuko Udalak euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea eta ezartzen zaien salbuespeneko kartzela politika indargabetzea aldarrikatzen du:

- Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak kaleratzea.

- Isolamendua eta bakartzearekin amaitzea.

- Kartzela zigorraren 3/4 beteta duten presoak kaleratzea.

- 197/2006 Sententzia ( Parot doktina) indargabetzea eta berorren

ezarpenaren ondorioz  kartzela zigorra luzatua izan duten presoak

kaleratzea.

- Dispertsio politika bertan behera uztea eta euskal preso politikoak Euskal

Herrira ekartzea..

2-      Larrabetzuko Udalak akordio hau Eusko Jaurlaritzako Barne eta Justicia

Sailari eta Frantzia eta Espainiako Barne eta Justzia Ministerioei

komunikatuko die.

Honez gain, Larrabetzuko Udalak aurreko aldarrikapenak lortzeko  inplikazio  aktiboa hartzea erabakitzen du eta horretarako  akordio hauek onartzen ditu:

1-      Larrabetzuarrei dei egitea, Udalaren komunikazioetarako ohizko bitartekoak erabiliz, eskubide hauek aldarrikatzeko hileko azken barikuetan burutzen diren konzentrazioetan parte hartu dezaten .

2-      Udalak, Larrabetzuko “Herrira”rekin batera, apirilako azken barikuko konzentraziorako deia egitea..

3-      “Euskal preso eta iheslariak etxera” lema duen banderola ipintzea udaletxeko balkoian.

HERRIRA- LARRABETZUKO BILGUNEA

4-      2012.eko martiak 20

 

Tags:  

1 Comment

HERRIRA-PNV-BILDU | Larrabetzutik.org 28-04-2012, 02:56

[...] el pleno del pasado mes de MARZO se aprobó la moción presentada por HERRIRA con los votos a favor de BILDU y los votos en contra del PNV. Ante la moción de HERRIRA el PNV presentó un escrito para justificar su voto contrario a la [...]

Reply