Udal ekonomia lantaldea martxan

Larrabetzuko udalak,  herriko ekonomiari buruzko lantalde zabala sortu dau.

Bilduk proposamen irekia eta parte hartzailea eraman zuen  udalera, eta nahiz eta PNV ez alde agertu, BILDUk uste dau  herritarren parte hartzeagaz batera, datozen urteotan, aurrekontuak eta diru kontuak denon artean erabakita, interesgarriagoa izango dala.

Batzarrean Alkatea eta bi zinegotzi eta  zazpi herritar egon ziran , beste pertsona bi  ere konprometitu  dira. Taldea lagun gehiago etortzeko zabalik dau.

Urrengo batzarra Maiatzaren 7an izango da Udaletxeko goiko gelan.

Lau gai landuko dira:
  1. ordenantza fiskalak(zergak, tasak),
  2. 2013ko aurrekontuak,
  3. kontratazioak
  4. mankomunitatea.