Category: plenoak
Maitzako ohiko batzarra udalan
Mai 29 2012- larrabetzu
- 0 Comments
Maiatzaren 30an Ohiko batzarra izango da.
Hemen ikusi ahal dozue deialdia.
Erdu eta parte hartu!.
Martxoan egindako batzarraren akta:
HERRIAren mozioa. PNVri erantzuna
Api 27 2012- larrabetzu
- 1 Comment
Martxoko plenoan, HERRIRAren mozio onartu zan BILDUren bozkekin eta PNVek kontra bozkatu zuen.
PNVek emandako arrazoien aurrean, hemen LARRABETZUko BILDUren erantzuna. Asteazkeneko plenoan PNVri eman zaion:
Larrabetzuko EAJ-PNVk Herrira plataformak 2012ko martxoko ohiko udalbatzan aurkeztutako mozioaren aurrean izan zuen jarrerari dagokionez, Bilduko zinegotziek eta nik neuk, herriaren aginduz udalerriko Alkatea naizen aldetik, oposizioan dagoen alderdiak planteatutako zenbait kontu argitu nahi ditugu.
Lehenik eta behin, uste dugu herri erakundeak ez direla kudeaketa ekonomiko-politikorako sistema hutsak, egoki ikusten diren aldarrikapen sozialen alde lan egiteko hiritarrek eskura duten tresna bat ere bai baizik. Gure iritziz, Udalak ez du bere burua larrabetzuarren eguneroko arazoetatik kanpo kokatu behar; aitzitik, herriaren egunez egunekoan eragile aktiboa izan behar du, bere lana, azpiegiturak eta indar instituzionala eskaini behar ditu beharrezkoak diren une guztietan. Are gehiago, uste dugu Udala hiritarren bizikidetasuna eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten gizarte-borroka guztietan nabarmendu egin behar dela.
Bilduri dagokionez, euskal preso politikoen eskubideen aldeko borrokan, eta bereziki gure herrikideak diren Josu, Endika eta Jose Migelen kasuan, herri erakundeek ekarpena egin beharra onartzen dugu eta, beraz, Herrira plataformak aurkeztutako mozioaren alde agertzen gara inolako zalantza barik. Hau lehen urratsa baino ez da izan, bando edo prentsa iragarki hutsa besterik izango ez litzatekeen erakunde-deklarazio batetik baino harago doana.
Bidezkoa eta koherentea da Udalak, bere hitzarekin, bere auzokide presoen eskubideen aldeko borrokan eta mobilizazioan bere ekarpena egin nahi duen beste eragile bat izatea. Izan ere, keinu txiki hauek dira bake-etorkizun hobe baten aldeko sentsibilitate eta pentsamoldeak batzea lortzen dutenak.
EAJ-PNVk egindako idatzia behin aztertuta, aurkeztutako mozioa labur antzean geratu delakoan gaude, idatzi horretan Udalak gure herrikide presoen egoera erreala ezagutze aldera garatu beharreko ekimen batzuk planteatzen dira-eta. Bildutik erronka onartu dugu eta ondoko ekimen hauek era ofizialean proposatu nahi ditugu:
- Gure herrikide presoen eskubideen defentsan oposizioarekin batera lan egiteko konpromisoa.
- Josu, Endika eta Jose Migelen senideekin harremanetan jartzea presoak eta bere familiak pairatzen ari diren egoerari buruzko informazio zuzena jasotze aldera, horretarako maiatzaren 3a, 19:00etan, edo egoki ikusten diren beste egun eta ordutegi bat zehaztuz.
- Zigor Erakundeei eta gure herrikideak atxilotuta dauden espetxeetako Zuzendaritzei beren zigor-egoerari, presondegi-erregimenari eta osasun espedienteari buruzko informazioa eskatzea (Jose Migelek, esaterako, gaisotasun kronikoa pairatzen du), idatziz zein batzar ofizial baten bidez.
- Dinamika hauek gizarte aldarrikapen honen alde lan egiteko interesa azaltzen duten herrikide guztiekin, nor bere kabuz edo taldeka, konpartitzea.
Larrabetzun 2012ko apirilaren 24an
Udalbatzaren ohiko batzarra
Api 22 2012- larrabetzu
- 0 Comments
Datorrenen eguastenean, 2012ko apirilaren 25ean, arrastiko 20:00etan Larrabetzuko Udaletxeko batzar aretoan.
Martxoko ohiko udal batzarra
Mar 26 2012- larrabetzu
- 0 Comments
2012ko Martxoaren 28an, arrastiko 8retan OHIKO BATZARRA.
Beste gai batzun artean, Udaleko arkitekoto aholkulariaren kontratua adjudikatzeko proposamenak eta HERRIRA-tik proposatutako mozioa tratatuko dira.
HERRIRAren mozioa:
Nahi baino urte gehiago daramagu presoen eskubideak aldarrikatzen; urteak, presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen; urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen. Oraindik, ez Madrilek, ez Parisek, ez dute egoera berriaren neurriko urratsik eman; presoen dispertsioak bere horretan dirau; senideek hamaika kilometro egiten jarraitzen dute; hamarnaka euskal presok, Parot doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute; eta gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute.
Larrabetzun ere hiru preso politiko ditugu: Josu Ginea, Endika Perez eta Josemigel Etxeandia. Herritik oso urrun hirurak. Senide eta lagunak astero ia 1.000 km. egin behar dituzte 40 minutuz beraiekin komunikatzeko.
Urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioan 110.000 lagun bildu ginen zilegi eta ezinbestekoa dan Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua exijitzeko, hala nola, dispertsioaren amaiera, eta preso guztien Euskal Herriratzea, baita gaixotasun larriak dituzten presoak eta zigorra beteta dutenak ere askatzea exijitzeko.
Nazioarteko adituen adierazpena ezin argiagoa da: “Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin”.
Izan ere, munduan eman diren prozesu politiko anitzetan bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio. Myanmarren, laugarren amnistia eman berri du Gobernuak eta 651 preso askatu ditu oraingo honetan, prozesua bultzatzeko; Nazio Batuen Erakundeak txalotu egin du neurria. Hemengo prozesuan ere preso politikoak parte izan behar dute, ziklo bat behin betikoz ixteko eta etorkizunean aske eginen gaituen ziklo berria zabaltzeko.
Hortara, Larrabetzuko Udalbatzari honako puntu hauek onartzea eskatzen diogu:
MOZIOA
1- Larrabetzuko Udalak euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea eta ezartzen zaien salbuespeneko kartzela politika indargabetzea aldarrikatzen du:
- Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak kaleratzea.
- Isolamendua eta bakartzearekin amaitzea.
- Kartzela zigorraren 3/4 beteta duten presoak kaleratzea.
- 197/2006 Sententzia ( Parot doktina) indargabetzea eta berorren
ezarpenaren ondorioz kartzela zigorra luzatua izan duten presoak
kaleratzea.
- Dispertsio politika bertan behera uztea eta euskal preso politikoak Euskal
Herrira ekartzea..
2- Larrabetzuko Udalak akordio hau Eusko Jaurlaritzako Barne eta Justicia
Sailari eta Frantzia eta Espainiako Barne eta Justzia Ministerioei
komunikatuko die.
Honez gain, Larrabetzuko Udalak aurreko aldarrikapenak lortzeko inplikazio aktiboa hartzea erabakitzen du eta horretarako akordio hauek onartzen ditu:
1- Larrabetzuarrei dei egitea, Udalaren komunikazioetarako ohizko bitartekoak erabiliz, eskubide hauek aldarrikatzeko hileko azken barikuetan burutzen diren konzentrazioetan parte hartu dezaten .
2- Udalak, Larrabetzuko “Herrira”rekin batera, apirilako azken barikuko konzentraziorako deia egitea..
3- “Euskal preso eta iheslariak etxera” lema duen banderola ipintzea udaletxeko balkoian.
HERRIRA- LARRABETZUKO BILGUNEA
EAJ eta Bilduk 3 mozio adostu dituzte
Mar 01 2012- larrabetzu
- 1 Comment
Borondatea dagoenean, herrigintzan dana da posible.
Eta azken udalbatzarra horren adibide. Borondateagaz, gauza asko egiteko gai gara euskaldunak. Eta otsaileko udalbatzarrean, EAJ eta Bildu gai izan dira, adostasunera heldu eta hiru mozio ahobatez onartzeko.
Onartutako mozioak:
- Garoñaren itxieraren aldekoa, bi udal taldeen artean, mozio bakarra adostu genuen.
- Emakume langileen egunaren inguruko mozioa. EAJ-k aurkeztutako mozioa onartu genuen.
- Espainiako gobernuak sektore publikoari ezarritako murrizketak. Bilduko aurkeztutako mozioari, PNVren kontsiderazioak gehitu eta ahobatez onartu zen.
Demostratu denez, borondate politikoa, elkarrizketarako gogoa eta ulertzeko gaitasuna dagoenean, gauza asko egitea da posible. Larrabetzuk hori eta gehiago merezi duelakoan, udaletxean batzen garenok, eredu izan behar dugu.



