Category: udala
OSASUNA LARRABETZUN
Eka 16 2012- larrabetzu
- 0 Comments
OSASUNA LARRABETZUN.
Herri batzarra.
GAIAK.
- -Osasun arloan dekoguzan helburuak komentatuko dira
- -osasun plana ta guraso eskola garatzeko ideiak
- -Eguneko zentroa,kontsultategia.
- -Iritzi trukea/proposamenak
Maitzako ohiko batzarra udalan
Mai 29 2012- larrabetzu
- 0 Comments
Maiatzaren 30an Ohiko batzarra izango da.
Hemen ikusi ahal dozue deialdia.
Erdu eta parte hartu!.
Martxoan egindako batzarraren akta:
Udal ekonomia lantaldea martxan
Api 29 2012- larrabetzu
- 0 Comments
Larrabetzuko udalak, herriko ekonomiari buruzko lantalde zabala sortu dau.
Bilduk proposamen irekia eta parte hartzailea eraman zuen udalera, eta nahiz eta PNV ez alde agertu, BILDUk uste dau herritarren parte hartzeagaz batera, datozen urteotan, aurrekontuak eta diru kontuak denon artean erabakita, interesgarriagoa izango dala.
Batzarrean Alkatea eta bi zinegotzi eta zazpi herritar egon ziran , beste pertsona bi ere konprometitu dira. Taldea lagun gehiago etortzeko zabalik dau.
Urrengo batzarra Maiatzaren 7an izango da Udaletxeko goiko gelan.
- ordenantza fiskalak(zergak, tasak),
- 2013ko aurrekontuak,
- kontratazioak
- mankomunitatea.
Euskal Presoak Euskal Herrira
Api 27 2012- larrabetzu
- 0 Comments
Gaur arrastian Larrabetzuko HERRIRA taldeak deituta, azken barikuko konzentrazioa egin da. 100 lagun bildu dira plazan.
BILDUko alkateak udaletxean EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA banderola jarri dau. Azkenengo plenoan onartu zen bezala.
HERRIAren mozioa. PNVri erantzuna
Api 27 2012- larrabetzu
- 1 Comment
Martxoko plenoan, HERRIRAren mozio onartu zan BILDUren bozkekin eta PNVek kontra bozkatu zuen.
PNVek emandako arrazoien aurrean, hemen LARRABETZUko BILDUren erantzuna. Asteazkeneko plenoan PNVri eman zaion:
Larrabetzuko EAJ-PNVk Herrira plataformak 2012ko martxoko ohiko udalbatzan aurkeztutako mozioaren aurrean izan zuen jarrerari dagokionez, Bilduko zinegotziek eta nik neuk, herriaren aginduz udalerriko Alkatea naizen aldetik, oposizioan dagoen alderdiak planteatutako zenbait kontu argitu nahi ditugu.
Lehenik eta behin, uste dugu herri erakundeak ez direla kudeaketa ekonomiko-politikorako sistema hutsak, egoki ikusten diren aldarrikapen sozialen alde lan egiteko hiritarrek eskura duten tresna bat ere bai baizik. Gure iritziz, Udalak ez du bere burua larrabetzuarren eguneroko arazoetatik kanpo kokatu behar; aitzitik, herriaren egunez egunekoan eragile aktiboa izan behar du, bere lana, azpiegiturak eta indar instituzionala eskaini behar ditu beharrezkoak diren une guztietan. Are gehiago, uste dugu Udala hiritarren bizikidetasuna eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten gizarte-borroka guztietan nabarmendu egin behar dela.
Bilduri dagokionez, euskal preso politikoen eskubideen aldeko borrokan, eta bereziki gure herrikideak diren Josu, Endika eta Jose Migelen kasuan, herri erakundeek ekarpena egin beharra onartzen dugu eta, beraz, Herrira plataformak aurkeztutako mozioaren alde agertzen gara inolako zalantza barik. Hau lehen urratsa baino ez da izan, bando edo prentsa iragarki hutsa besterik izango ez litzatekeen erakunde-deklarazio batetik baino harago doana.
Bidezkoa eta koherentea da Udalak, bere hitzarekin, bere auzokide presoen eskubideen aldeko borrokan eta mobilizazioan bere ekarpena egin nahi duen beste eragile bat izatea. Izan ere, keinu txiki hauek dira bake-etorkizun hobe baten aldeko sentsibilitate eta pentsamoldeak batzea lortzen dutenak.
EAJ-PNVk egindako idatzia behin aztertuta, aurkeztutako mozioa labur antzean geratu delakoan gaude, idatzi horretan Udalak gure herrikide presoen egoera erreala ezagutze aldera garatu beharreko ekimen batzuk planteatzen dira-eta. Bildutik erronka onartu dugu eta ondoko ekimen hauek era ofizialean proposatu nahi ditugu:
- Gure herrikide presoen eskubideen defentsan oposizioarekin batera lan egiteko konpromisoa.
- Josu, Endika eta Jose Migelen senideekin harremanetan jartzea presoak eta bere familiak pairatzen ari diren egoerari buruzko informazio zuzena jasotze aldera, horretarako maiatzaren 3a, 19:00etan, edo egoki ikusten diren beste egun eta ordutegi bat zehaztuz.
- Zigor Erakundeei eta gure herrikideak atxilotuta dauden espetxeetako Zuzendaritzei beren zigor-egoerari, presondegi-erregimenari eta osasun espedienteari buruzko informazioa eskatzea (Jose Migelek, esaterako, gaisotasun kronikoa pairatzen du), idatziz zein batzar ofizial baten bidez.
- Dinamika hauek gizarte aldarrikapen honen alde lan egiteko interesa azaltzen duten herrikide guztiekin, nor bere kabuz edo taldeka, konpartitzea.
Larrabetzun 2012ko apirilaren 24an




